Zuzendariari

Miren Agur Meaberen liburu ikusgarria

Abanto-Zierbena.
2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Fikzioaren ahalmen izugarriaz Miren Agur Meabek bere liburuarekin (Zazpi orduak) lurralde ezohiko batzuetara eramaten gaitu. Abiatzen gara hor bizi beharko bagenu bezala. Kontakizunean sartuta jakitun gara sorpresak izango ditugula eta gozatzeko aukera ematen digula hasieratik.

Oso lengoaia landua erabiltzen duenez, askotan, hitz ezezagun askoren bitartez irakasten digu euskararen esparru zabalaren errealitate miresgarria.

Oso ideaia orijinala izanik, idazleak uztartzen ditu kontakizun laburrak eta olerkiak. Protagonistak, Doltza izeneko neskatilak erakusten digu magiazko errealitatea, eta sorginduta bageunde bezala ikus ditzakegu bizitzak dituen alde poliedrikoak.

Liburuan maitasunaren garrantziaz goza dezakegu, eta noiz edo noiz tristezia agertzen da konpentsazio gisa. Denbora gabeko istorioetan gizakiek izan ditzaketen esperientziak islatzen ditu. Heriotzak ere, era berean, bere lekua du, beti hurbil izanik inoiz gelditzen ez dena.

Ariketa literario batere erraz honek zapore herrikoia du. Baten batek adieraziko du ohikoak egiten zaizkiola behin edo behin agertzen diren parajeak nahiz eta magiazko zama handia eraman.

Arinak eta atsegina irakurlearentzat ez dugu pazientzia handirik izan behar altxor liluragarri hau goza dezagun. Nik azpimarratuko nuke, azkenik, denbora osoan uraren presentzia ekidiezinak dena bustitzen duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.