Zuzendariari

Ñ

Kongo.
2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Añeta neska izena estatu zibileko liburuetan idaztea ukatu du duela denbora gutti Baionako Herrikoetxeak Ñ letra frantsesezko alfabetoan ez dagoela, eta Frantsesa Errepublikaren hizkuntza ofiziala eta bakarra delakoan. Jarrera horretan dakusadan lehen akatsa Ñ / ñ letra bat ez dela, baizik eta «tilde» (~) gazteleraz deitzen den azentua duen N / n letra. Dakidanez, 1996. urtetik hona Espainiako Akademiak Ñ / ñ letratzat ez du gehiago jotzen. Hegoaldeko euskaraz tildea gutxiago erabiltzen delarik (Espainia eta ez España idazten da, bainan Iñaki eta ez Iniaki), Iparraldeko euskaldunek askotan erabiltzen dugu, bertako toponimoek frogatzen diguten bezala: Urdiñarbe, Urruña. Borroka asko eginez gero, idazkera hori onartuta dago gaur egun, gogo atzerakoi batzuengan ezik.

Frantsesezko alfabetoan ez dauden hizki edo azentuak askotan erabiltzen dira Hexagonako liburu eta izparringietan. Aski da Larousse Hiztegi Handia begistatzea horretaz ohart gaitezen: São Paulo idazten daeta ez Saint Paul edo San Paul Askotan bezala, hizkuntza ofizialetan zabalduenek fama gehiago badute Frantziarentzat euskara eta beste hizkuntza minorizatuak baino. Herri eta pertsonenizenak sakratuak omen dira etikaren arabera. Brasilgo hiri handiarentzat, lege hori Frantziako jakobinismoak ongi ulertzen duela badirudi, baina zergaitik ez dute euskarazko izenak errespetatzen? Beraz, jakobinismoaren antibaskismoa baino ez da ikusten Baionako Herrietxeko jarrera horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.