Denbora-makina nork asmatuko duen itxaronaldian, bada iraganera bidaiatzeko beste elementurik. Stockholm hiriburuko perimetro-puntu malguenetako batean alderdi komunistaren eraikina dago, eta bere postontzian hainbat eskutitz gordetzen dituen fardel bat agertu omen zen. Goteborgeko marinelek Espainiako guda zibilean borrokan aritu izan ziren garaiko eskutitzak izan daitezkela uste dute. Beraz, herrialdeko artxibategi nazionalean bukatzeko duten arriskuaz jabetuta, bertara gerturatzea erabaki dut. Aragoi, Albacete,Teruel, Guadalajara, Jarama eta Ebro aldetik 1937-38 urte bitartean bidalitako hogei bat eskutitz dira agertutakoak. Haietako batean erietxean dagoen marinel gazte zauritu batek preso eroritako guda-lagunek mairuen eskuetan jasandako basakeriak deskribatzen ditu xehetasun osoz. Aldioro oinaztatzen duten esperientzia gogorren gogorapenak, nonbait aginte postutik ihes egindako Karlos Gardel abeslariaren abesti-soinuek baino ahatzarazten ez dizkiotenak.
Bat-batean 20ko hamarkadako Bartzelonara alde egin dit irudimenak. Metroaren eraikuntzaren ondorioz sortutako aukerez ohartuta, Murtziatik alde egin eta bertan bizi berri bati ekiteko erabakia hartu zuen Romana Alajarinen ostatura. Metro eta laurogeita hamabost zentimetro luzerako emakume puska honek hirian ezagunenetakoa bilakatu zen ostatua ireki zuen orduan aurrezki guztiak erabiliz.
Zuzendariari
'Nära och käea kamrater...'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu