Zuzendariari

Neurria

2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Lehengoan gurasoen etxera joan nintzen. Egun, inor ez da bizi, orduko mamuak bakarrik.Halarik ere, gustura izannintzen ordukoa gogoraekartzen. Egongelakobazterrak ikusmiratu nituen, logelako arasak zabaldu,eta tartean paper zaharrak, tartean zuri-beltzean egindako argazkiak ikusi nituen.Batean amamarekin nengoen irribarrez, praka motzakjantzita, eta belauna buruan bost zentimoko zauria, eta hamar zentimoko trapua.Nire amama oso txikia zen, eta ni bera bezain txikia ez izateko trikimailu bat asmatu zuen: «Ikusiko duzu». Sarriaskotan, bazkaldu aurretik, hormaren kontra bizkarrapausatzeko eta burua tente jartzeko esaten zidan:«Orpoak atzera, elkarren ondoan». Gero, sukaldekoaiztoa hartu, eta buruarengainean jartzen zuen ormaren zurian marka egiteko. Ezdakizue zer-nolako poza ematen zion nik, poliki-poliki,gora egiten nuela ikusteak.Eta horrela koskortzen joan ginen, eta bizitzak luzeran baino bestelako neurriakeskatzen dituela jabetu ohi ginen, nahiz eta gauregunean politikari askoreneredua oso txikia izan.Azkunarena neurtzeko ezdakit zer nolako neurgailua egon daitekeen; ez dakit etxean baten batek horren ardura hartuko zuen, baina motz gelditu da, itsusi. Ez du neurri handirik eman Kukutzaren aferan, ez luzeran, ez zabalean, eta txarrena ez da ez duela emango, eskumak, edozein delarik ere, hazteko arazoak izaten baititu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.