Euskara ikasten dut. Euskaltegira egunero noa, astero idazlan bat egiten dut, eta zuzenduta dagoenean, berriz akatsik gabe idazten dut zuzenketak finkatuta dauden ala ez konprobatu behar delako. Egunero BERRIA egunkaria irakurtzen dut erraztasuna lortzeko, eta batez ere hizkuntza ondo jakin nahi dudalako. Egunero ere, irratia euskaraz entzuten dut ulermena ona eduki dezadan. Eta egunero ere, euskaraz hitz egiten dut, euskaltegian ez ezik, ikastolan, lanean eta kalean ere euskaraz hitz egiten dut. Horregatik, hainbeste ahalegin egin ondoren, EGA gainditzeko prestatuta nagoela pentsatzen nuen. Dirudienez, aztertzaileak ez datoz bat nirekin. Halere, nik uste dut nire emaitzak ez direla hain txarrak izan, adibidez: atarikoa 68, elkarrizketa testua (4/5), lexikoa (4/5), irakurmena (7/10), berridazketak (2,5), baina idazlanean (4,5/10). Horrek esan nahi du 0,5agatik gainditu gabe dagoela. Tristea, ezta? Horregatik, neure buruari galdetzen nion nire akatsa non zegoen, zer egin behar dudan EGA lortzeko, gehiago ikasi?, gehiago irakurri?, gehiago zer?
Honetan nengoela, euskaltegiko irakasle batek esan dit: «Tranquila, el EGA se aprueba cuando suena la campana». Hori entzun ondoren, zur eta lur geratu naiz eta berehala nire fedea galdu dut. Euskalzale eta euskaldun bihurtu banaiz ere, ez da nahikoa izan. Nahiz eta azterketan zehar frogatuta dagoen euskara ulertzen dudala, hiztegia daukadala gramatika dudala eta idazteko kapaza naizela… Zin dagizuet ez dudala Pako Aristi edo Anjel Lertxundi bihurtu nahi. Soilik EGA nahi dut.
Zuzendariari
Non dago EGA?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu