Kultura hegemoniko kapitalistak sisteman dauden subjektu guztiak objektibitatez margozteko ahalmena du. Eta bi helburu erdiesten ditu: batetik, subjektua desagerraraztea, pertsonek sortzeko eta kontziente izateko duten ahalmena mugatzea; eta bestetik, kultura gehienetan pertsonen artean ematen den gertutasuna objektuen bitartez baztertzea. Objektuek giza harremanak eta botere erlazioak kontrolatzen dituzte, eta gizakien artean kokatzen dira eurak ordezkatuz. Baloreak pertsonengandik aldendu eta objetuen azalean, materia signatuaren dentsitate ekonomikoan bilatzen du lekua: balioa bihurtuz.
Pertsonak desagertu eta objetuak goratu egiten dituen sistema batetan kokatzen da geure bizigunea. Segurtasuna, bizia, maitasuna, gauzak egiteko gogoa eta ahalmena etengabe lapurtzen digun kultura baten erdigunean aurkitzen gara.
Baina gizakiok intrinsekoki politika egiteko eta antolaketa sortzeko gaitasuna dugu, eta ikusi dezakegukultura norabide politikoetako bat dela. Ez dela estruktura neutrala, baizik eta pertsonei subjetibitate politikoa kentzeko izaera politikoa, mende luzez modernitatea zeharkatzen duen bektore emergente bati jarraiki. Pertsonak desaktibatzea da bere funtzioa.
Baina norabide batek baditu bi noranzko, eta politikoki eragin dakioke norabide horri, egun pertsonen desartikulazioa gauzatzeko noranzkoan doana, bihar pertsonen eraikuntzarako, kritikotasunerako, sormenerako, ezagutzarako, eta elkartasunerako balio dezake. Eraiki dezagun kontrakultura bat, asma dezagun praktika politikorako esparru erraldoi berria.
Zuzendariari
Objektuen kulturaren kontrako tentatiba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu