Zuzendariari

Okaztagarria

Mungia.
2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Europako hainbat agintari, Espainia eta Frantziakoak barne, 2012ko Eurokopan Ukrainari boikota egiteko prest agertu dira, Merkeli jarraikiz, Ukrainak Julia Timoxenko lehen ministro ohia ustelkeriagatik zigortu duelako. Alderdi politikoak, gazte erakundeak, egunkariak debekatu dituztenak, Arnaldo Otegi lehendakarigaia preso daukatenak, Europaren beste puntako politikari lapur baten «giza eskubideez» kezkaturik.

Baina nor da Timoxenko eta zergatik antolatu da halako kalapita? 1991n, SESB erori zenean, gas-enpresa estatalen arduradunetako bat zen, eta pribatizazioa baliatu zituen enpresa erosteko. 2004an izan zuen tontorrera igotzeko aukera, Mendebaldetik finantzatutako operazio erdi-kolpista bati esker, Iraultza Laranja-ren bidez. Haren Gobernua (alderdi eskuindar eta ultraeskuindarrek osatutakoak) Ukrainaren garaiko historian, bizi-kalitatean emaitzarik txarrenak ateratakoa da. Hori bai, II. Mundu Gudan alemaniarren eskutik sobietarren kontra borrokatu zuten kolaborazionistak Ukrainako heroi izendatzeko denbora izan zuen, eta baita Errusiari gasa lapurtu eta gasaren guda pizteko ere.

EBko agintarien arabera, epaileek lapur eta ultraeskuindar hori zigortu izanak Ukrainar Estatua «antidemokratikoa» eta «autoritarioa» dela frogatzen dute. Eskema kolonial klasikoa jarraituz, munduko jendarmeen gustukoak ez diren politikak daramatzaten herrialdeak kondenatzeko nahia dago hor; zer hoberik errebelde horiei demokraziaren inguruko ikasgai bat ematea baino?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.