Irailaren 4an, igandean, duela 75 urte Otxaportilloko (Urbasa) leize inguruan erailak izan zirenen alde egindako omenaldian izan ginen. Eta meza zegoen. Ez da beharrezkoa gogoraraztea Elizak, instituzio moduan eta barruko kontsentsu zabal batekin, salbuespenak egon ziren, hasieratik kolpe militar hura dudarik gabe babestu zuela, legala zen Gobernu baten kontra, Errepublikaren kontra. Onartua dago leize, kuneta, zezen plaza eta abarreko hilketak batez ere erreketeek, falangistek eta militarrek egin zituztela; askotan kapilauen laguntzarekin eta beste kasuetan Eliza hartako apaizek biktimak salatuz, omendutako kasu batzuetan gertatu zen bezala.
Elizak, gaur egun (75 urte pasa ondoren), ez du egin hainbeste predikatzen dituena: «...Bekatu bat eginez gero jaungoikoaren barkamena lortzeko, kontrizioa edo bekatuen dolumina egon behar, zuzenketa asmoa eta konfesoreari bekatuak azaldu». Elkarte batzuek, orain dela gutxi Madrilera Aita Santua etorri zenean, keinu bat egitea gonbidatu zioten bide horretan, ezta pentsatu ere, agian oraindik uste baitute bekaturik ez zela egon. Horregatik guztiagatik, horrelako omenaldi batean, ekintza erlijiosoa izatea, lekuz kanpo egoteaz gain, «umiliagarri» da leizean gelditu zirenentzat, eta perspektiba historikoa falta delakoan nago. Ez dut ezagutzen holakorik gertatzen zenik horrelako aktoetan.
Ezer ez meza egilearen kontra, pertsonalki ezagutzen baitut, baita bere konpromisoak ere.
Zuzendariari
Omenaldiak eta eliza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu