Zuzendariari

Oñati edo atez atekoaren manipulazioa

Hernani.
2012ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Hernaniko herritarrek badakigu zer den Atez Atekoa dela-eta sekulako eraso politiko eta mediatoak jasan behar izatea.Horregatik, ez gaitu harritu Oñatiko hainbat herritarrek sinatutako gutuna irakurtzea. Erantzuna merezi dutela uste dut:

Lehenengoa zilegitasunarena da. Gutun horretan, maila berean jartzen dira 2007an aukeratutako Oñatiko Udala eta 2011n aukeratutakoa. 2007an, udala modu antidemokratikoan aukeratu zen, ezker abertzalea legez kanpo zegoelako. 2011n, aldiz, aukera guztiak aurkeztu ahal izan ziren.

Bigarrena errauste plantarena da. Hori ez dela oñatiarren afera esaten da. Bada, bai, errauste planta gipuzkoar guztien arazoa da. Gipuzkoar guztiek ordainduko dugu. Eta osasun eta kutsaduraren inguruko kostuak gehitu beharko genizkioke. Finean, hori da gutun horren sinatzaileek saihestu nahi duten eztabaida: ea errauste planta nahi dugun edo ez.

Hirrugarrena herri galdeketarena da. Badirudi hemen kutsatzea eta inguruneari kaltetzea norberaren borondatearen esku egon behar duela. Bada, ez. Birziklatzea, hondakinak sailkatzea, herritarren bete beharra izan behar du, zergak ordaintzea eta zirkulazio arauak betetzea bezala.

Oñatiko Udala zoriondu nahi dut Atez Atekoaren alde hartutako erabakiarengatik. Erasoak, presioak, gezurrak jasango dituzue, baina erabakian irmo mantetzea merezi du. Keinu eta esfortzu txiki batekin Gipuzkoa hobeago bat egitea posible dela erakutsiko dugulako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.