Zuzendariari

Ongi etorri, Iko!

Gazte Abertzaleetako idazkari nagusia.
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Hitz batzuk zor dizkizut, Iko, orain aske utzi zaituztenean. Hitz gutxi batzuk, baina emozioz beterik. Jakin dudanean ordu gutxi barru aske utziko zintuztela, pozez eta irriz bete dira une horretako segundoak.

Twitterren azaldu dut nire poza, baina ezin ekidin hurrengo eskaera: «Momentuko poza ta barneko tristura.EH gazteek horrelako zama beraien bizkarrean eramatea justua da?#Konponbidean kontutan hartzekoa». Gertatutako egoeren estigmatizazioaz ari naiz. Jazarritako gazteak, atxilotutakoak, torturak jasan dituztenak… ezin ihes egin errealitate gordin horri, zeinean beraiek nahi zituzten testigantzak lapurtu dizkizueten bezala zuen urteak ere hartu dituzten. Eta horretan ere, askotan errepikatzen dut, konponbidean biktimen artean zuek ere bai baitzaudete; ezer egin gabe, sasijustizia baten menpe, atxilotuak, kolpatuak, irainduak.

Zuei egindakoari ere erantzuna eman beharko zaio. Euskal gazteriaren zati bat gerra-oparia izan da Estatuarentzat, eta oraindik hala da. Baina noiz arte? Duela gutxi berriz ere atxiloketa gehiago egon dira, eta berriz ere gazteak. Noiz arte?

Tira, Iko, gaur ere ez da eguna gauza negargarriez aritzeko. Zoriontsu izan gaitezen segundo batez, gurean zaitugulako. Hori bai, espetxeetan gatibu dauden gazte horiei gure indarra eta lana eskaintzen jarraituko dugu, urteak jorratzen daramagun bide honetan laster elkartuko garen ziurtasunarekin. Eta azkeneko oharrra: Txibi! Zu ere gure artean laster!

Maider Carrere Souto.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.