Zuzendariari

Orain, bataila handia

Hernani.
2011ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
ETAkoek euren jardun nagusia gelditu egingo dutela erabaki ondoren, erdi ezkutuan borrokatzen ziren beste bataila-gai batzuek hartu dute lehentasun politikoa. Horien artean, gertatutakoaren narrazioa. Nork idatziko du jazotakoaren historia hurrengo belaunaldikoentzat?

Historia irabazleek idazten dutela beti esan ohi da. Gaur egun, ordea, idazteko, idatzitakoa zabaltzeko eta bertsio guztiak gure ordenagailuetan maila berean azaltzeko Internetek ematen duen erraztasunari esker, denek idatziko dute historia, nork bere bertsioa. Gainera, bataila honetan, oraingoz bederen, badirudi ez dagoela ez irabazle garbirik ez galtzaile argirik.

Oraingo bataila «handi» hau ez dute irabaziko narrazio dotoreena, loratuena, arrazoizkoena edo «egiazkoena» egiten dutenek, gertatutakoa testuinguruan egokien txertatzen dutenek baizik. Batzuentzat, Errepublikari egindako estatu-kolpearen garaian, Francoren diktadurapean eta ondorengo erregimen politiko ez-demokratikoan bizirik irauteko Euskal Herriak egin duen erresistentzia «epikoa» izango da; beste batzuentzat, ordea, dena izango da terrorismoa.

Gure historiaren narrazioa gertakari horietara mugatzeak, ordea, Euskal Herriaren historia murritza kontatzera kondenatzen gaitu, karlistaldietara luzatuz gero ere bai. Horiek denak gure historiaren parte dira, baina ez karlistek, ez Sabino Aranak, ez ETAk ez diote Euskal Herriari estatuaren berreskurapena ekarri. Izan ere, estatu independentea izan izan ginen. Nori egiten dio mesede hori ukatzeak, ahazteak, ezkutzatzeak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.