Zuzendariari

Osakidetza «demasiado rapido» euskalduntzen

Karlos Ibarguren.
2011ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Osakidetzak lan-eskaintza publiko berriaren oinarriak argitaratuko dituela azaltzeko eskainitako prentsaurrekoan entzun ziren hitzak omen dira horiek. Diskriminazio positiboa abiadura handiegian ezarri nahia langileontzat arazo omen da.

Errealitateak, ordea, EAEn euskara ofiziala den arren eskubideen urraketak egunerokoak direla azaltzen du. Urraketa horiek Osakidetzan oso ohikoak direla azaltzen dute argitaratzen diren txostenek. Onartutako eskubidea da euskara, baina urte hauetan guztietan ez du Osakidetzak zerbitzua euskaraz emango duenik ziurtatu. Euskara-planak ere ez du hori ziurtatzerik lortu. Osakidetzako langile askorentzat, berriz, lana euskaraz egin ezina da benetako arazoa.

Ez gara LEP honen portzentajeak egokiak edo desegokiak diren eztabaidatzen hasiko. Euskaldunontzat galdetegia irekia edo itxia izatea ez da arazo nagusia. Osasun-arloko gure prestakuntza-maila zein den erakusteko batere beldurrik ez dugu. Beldurra eskubide-urraketa luzaro mantentzeak ematen digu, eta bide horretatik goazela ikusten dugu.

Bertan entzun ziren hitzek botika bidez arindu ezin dugun mina sortzen digute. Erabiltzaile askorengan min bera sortu dutela ere badakigu. Eztabaida antzuetan sartu gabe, eskubideak ziurtatuko dituzten urrats erabakigarriak egin behar dira. Eragileekin adostutako urratsak behar dira. Bide horretan aurrera egiteko gure laguntza eskaintzen diegu osasun-zerbitzuetako buruei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.