Zuzendariari

'Pirenaica' nongoa ote?

Rafael Berasategi Lezarbide.
2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Badira urte batzuk Pirenaica aldizkariko harpidedun naizela, baina baita ere Euskal Herriko mendi federazioko bazkide. Nire haserrea oso zehatza da. Euskal Herrian egiten den aldizkari batek gure hizkuntzari ematen dion trataera eta ikusirik gainera zein den egoera are eta mingarriagoa egiten zait. Ez dago lerro bat bera ere euskaraz. Betidanik egon dira lotuta mendizaletasuna eta euskara. Mendizale federatu garenok asko gara. Zergatik ez dago artikuluak euskaraz irakurtzeko aukera bermatuta? Akats larria da, egoera kaskarrean dagoen hizkuntza gurea delako, ez bestea. Neurri moduan, harpidedun izateari utziko diot. Sentitzen dut hain gordin izatea, baina hizkuntza kontuetan epelkeriak soberan daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.