Zuzendariari
Ramon Jauregik dio
Espainiako Gobernuaren presidentetzako ministroak dio Konstituzioa aldatzeko erreferendumaren beharrik ez dagoela, azaroaren 20ko hauteskundeetan bozka dezaketelako hori. Alegia, 78ko Konstituzioarekin, hari egindako erreformarekin eta erreforma erreferendumean ez bozkatzearekin ados ez dauden hiritarrek azaroaren 20ko hauteskundeetan erreforma onartu duten PP, PSOE eta UPNri botorik ez ematea eskatu du Ramon Jauregik. Ados. Alderdi horiei botoa emateko asmoa zutenek gainerako beste edozein alderdiri laguntza emateko aukera dute. Konstituzioan geure burua islatua ikusten ez dugunok eta Estatu Nafar batentzat beste Konstituzioa nahi dugunok eskertzen dizugu esandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu