Zuzendariari

Rubalcabak ulertu du

Hernani.
2011ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
Onda Cero, 31:51 minutuan, Rubalcabak: «Orain beste bataila bat hasiko da, demokratikoa. Egin behar dena da, Euskal Herriko hautestontzietan erakutsi euskaldunak Espainian hobeto daudela pentsatzen dutenak gehiengoa direla».

Alfredo jauna, ongi etorri demokraten multzora.

Afera politikoa dela aitortu ondoren, esaten duzuna logikoa da: galdetu «vasco» guztiei non eta nola egituratu nahi duten euren herria. Gero, ordea, esango dutena ez bazaizue gustatzen, ez etorri «erabaki duzuena ez da legezkoa» aitzakiarekin.

Egin zuen proposamena, zehaztu zein baldintzatan nahi gaituzuen Espainian eta utzi besteoi «basko(i) guztion Europako Nafar Estatuaren» abantailak azaltzen. Galdetu, nafar erresumaren herritar guztiei eta onartu ezazue erabakiko dutena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.