Inoiz baino gehiago poesia eta musika behar direnean, krisia dela eta, badator Ruper Ordorika gure bihotza hunkitzera Hodeien azpian bere azken diskoarekin.
Gazte beteranoak bi astean New Yorken grabatutako obra dakarkigu, lasaitasuna eta sentikortasuna transmititzeko asmoz. Euskal musikarekin lekuko berezienetarikoak beldurrik gabe betiko jarduera nabarmenarekin aukera ematen digu musikarekin amesteko eta bidenabar bihotzaren taupadak sosegatzeko.
Atsegina bezain sendoa den lan horrekin dihardu Ruperrek leku baten bila merkatu basatian, dagoeneko berez meritu bat dena, kontuan hartzen badugu horrek duen zailtasun ikaragarria.
Maitasun handiz bihotzera heltzen zaigu, eta horrela senti dezakegu bizi garen garraztasuna arlo gehienetan pitin bat leuntzen duela.
Euskal literaturan bezalaxe, musikan ditugun ordezkari gutxik lan duina egiten dute, historia egiten, lehia ezin gogorragoan inguruan ito beharrean gauzkaten erdal ekoizpene-kin.
Hitzak Ruperrek berak atera ditu, barruan duen altxorretik erakustaldi ederra eginez. Gure hizkuntzarentzat ere garrantzia du lan honek. Zaindu ditu zehaztasun guztiak, azken emaitza oso erakargarri bilakatu arte.
Duda barik disko honetara hurbiltzen denak ziurtatua dauka oso soinu liluragarria aurkituko duela. Zinez, biziki gomendagarria.
Zuzendariari
Ruper hodeien azpian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu