Zuzendariari
Sexismoa eta iragarkiak
Telebistan emakumezkoek bazkaltzeko zer prestatuko duten ikustera ohituegi gaude. Soilik iragarki baten demaseko sexismoaz jabetzen gareneansalatzen dugu. Baina bada publizitatea egiteko beste era bat, egoerak ondo islaturik ezer ez planteatzeko modukorik. Ile-erortzearen kontrako xaboi baten iragarkian agertzen dira binaka bi emakume, bi gizon edo emakume-gizon xanpuaren onurez mintzatuz, eta jakiterik ez dago ea bikotekideak diren, anai-arrebak, auzokideak, … Hor dago koska, zer axola zaio inori bakoitzaren sexualitatea? Arraza bateko edo besteko izateak, erlijioetan sinesteak ala ez, homo ala hetero, orgiak antolatzeak edo sexuaz paso egiteak ez digu eskubiderik ematen. Pertsona izateak bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu