Zuzendariari
Sinestezina
Espania moderno honek bere sustrai ustel eta antidemokratikoak erakutsi dizkigu berriz ere, orain dela hamarkada eskasak diktadura baino ez zela gogoraraziz. Barne Ministerioaren txostenak, Euskal Herritik terrorismoa dela-eta alde egindako jendeari ez ezik, boto-eskubidea bermatzen die bertan nonoiz bizi izandakoei ere. Neurri hori PPk dioen bezain legala baldin bada —argi baitago morala eta arrazionala ez dela—, zergatik ez zaio Espainia osoari aplikatzen? Euskal Herria ETAren erruz zenbatek utzi duen jakitea ezinezkoa denez, guztiei emango omen zaie boto-eskubidea. Ideia absurdu hori hilketa bati aplikatuz, lagun-talde osoa espetxeratuko genuke haietako bat hiltzailea dela badakigulako. Badakizue, badaezpada ere.... Ebro muga geografiko hutsa izateari uztea da lortuko duten bakarra horrela jarraituz gero.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu