Zuzendariari

Sufrearen trenbidea

Angelu.
2011ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Aldizka BAB hiri elkargoak kaleratzen duen kazetan, aurten irakurri dudanartikulu batek nire arreta piztu du.Dakidanez, oraindik data finkatu gabe delarik, Baionako ingurua egiten duen sufrearen trenbidea itxiko da,eta haren lekua beste gauza baterako erabiliko omen da: oinez ibiltzekobide bat, txirrindularien plazererako bide bat zein beste autobide bat egiteko.

BAB eta Euskal Herri guztian bide sarea nahiko ugaria delakoan nagoenez gero, autobide bat hain beharrezkoa ez dela sinetsita nago, eta halako ebazpen batek Iparraldean eztabaida eta kalapita gehiago ondorioztuko zituela zihur nago. Oinezkari eta txirrindularientzako toki egokia ez delapentsatzen dut, edo dauden tuneletatik iragaitea debekatu beharko litzateke. Horretaz gainera, BAB guztiankosta aldean eta Iparraldeko mendietan ibiltari eta pirripitalarientzako leku franko ditugula ez dezagun ahantz.

Kosta aldean abiadura handikotrenari buruzko eztabaida bizi-bizi den garaietan, halako obra erraldoi etaespantutsua egin ordez, bertatikbertarako komunikabideak eraiki,hobetu edo berreraikitzen pentsatubeharko lukete gure politikariek eta hautetsiek.

Lehenago, Baiona eta Miarritzehiriak elkartzen zituen tranbiabazegoen. Aspaldi kendu zuten,eta 1963. urtean BAB deitutako azkar bidea eraikia izan zen. Bideek jasan behar duten trafikoaren kopurua etaautobusen kantitatea arintzeko ongi litzateke tranbia horren berreraikitzea, lehenago zegoena baino itxuramodernago batez hornituta, naski. Baina abandonaturik izango densufrearen trenbide horretaz zergatik bertako garraioa hobekitzeko ez balia?Bidaiarientzako garraio zerbitzuaBaionako Ispiritu Santu geltokianhasiko litzateke; gero, beste geltokiakGurutza Deuna, Baiona Txikia, Lauga, San Forsat, Lahubiaga, Zezen Plaza, Hardoy, Pinudia eta Aturriko Barra deitu lekuetan legozke besteak. Zezen Plazatik beste adar bat Aturri ertzeko etorbideraino heltzen denaz gero, horretaz ere baliatu beharko da jendeen zerbitzurako.

Hori ikuspuntu personal bat izandaiteke, besterik ez; baina, beste batzuek sufrearen trenbideaz baliatzeko asmo berbera edo beste asmo bat baldin badute, kazeta honetan adieraz bezate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.