Telebista asmakizun interesgarria iruditzen zitzaigun hasieran, beste gauzen artean ematen zuelako bizitza oso ondo islatzen zuela. Leiho horren bitartez gure jakin-mina asetzen genuen. Gaur, ostera, aldare nagusian daukagu, urrezko zekorra balitz bezala gurtzeko une oro.
Gertatu dena izan da gero eta zabor gehiago botatzen duela egunerokoan eta jende askorentzat dagoeneko onargarria dela. Bestaldetik, bien bitartean, gehiengo handi batek dosi gehiago behar du, bestela ez lukeelako jakingo ezta bizitzen ere.
Negozio ekonomiko zein ideologiko honek —beti ondo mozorrotuak— botereari komeni zaiona saltzen digu, eros dezagun, ohartu gabe gu lotzeko eta gelditzeko dela dosi ezin handiagoetan.
Jainkoaren ordezkariak duen indar erraldoi hau gure bizitzako leku guztietan bizi da, eta hain da handia gure menpekotasuna, ezen lokartzeko ere, makina bat pertsonarentzat, ezinbesteko bilakatu baita.
Telebistaren beharra zuritzeko aitzakia edozein izan daiteke, baina zintzoak izango bagina, onartuko genuke, barru-barruan, ematen digunzabor nazkagarriak ez duela ezertarako balio, gu ustiatzeko ez bada.
Eta, zer esanik ez, oso kezkagarria begitantzen zait ikustea bereziki adineko jendea eta ume mordoa harrapatuta dauzkala asmakizun okaztagarriak, bakardadearen lasaigarririk hoberena balitz bezala, horretarako propio salduta.
Zuzendariari
Telebista aldare nagusian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu