Telebista asmakizun interesgarria iruditzen zitzaigun hasieran, besteak beste, ematen zuelako bizitza oso ondo islatzen zuela. Leiho horren bitartez, gure jakin-mina asetzen genuen. Gaur, ostera, aldare nagusian daukagu, urrezko zekorra balitz bezala gurtzeko une oro. Gero eta zabor gehiago botatzen du egunero, eta jende askorentzat dagoeneko onargarria da. Gehiengo handi batek dosi gehiago behar du, bestela ez lukeelako jakingo ezta bizitzen ere.
Negozio ekonomiko zein ideologiko horrek —beti ondo mozorrotuak— botereari komeni zaiona saltzen digu, eros dezagun, ohartu gabe gu lotzeko eta gelditzeko dela dosi ezin handiagoetan.
Gure bizitzaren leku guztietan bizi da, eta, hain da handia gure menpekotasuna, ezen lokartzeko ere, makina bat pertsonentzat, ezinbesteko bilakatu baita.
Telebistaren beharra zuritzeko aitzakia edozein izan daiteke; baina zintzoak izango bagina, onartuko genuke ematen digun zabor nazkagarriak ez duela ezertarako balio, gu ustiatzeko ez bada. Oso kezkagarria begitantzet zait ikustea bereziki adineko jendea eta ume mordoa harrapatuta dauzkala asmakizun okaztagarriak, bakardadearen lasaigarririk hoberena balitz bezala, horretarako propio salduta.
ZUZENKETA: Euskararen Jatorriaren VII. Biltzarra ez da gaur, BERRIAk atzoko 34. orrialdean zioen bezala, gaur zortzi baizik, maiatzaren 12an.
Zuzendariari
Telebista aldare nagusian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu