Euskararen alde lan egiten duen erakunde batek Tolare baserriari izen eder hori aldatu eta Luis Villasante jartzen badio, hemen zerbait gaizki dabil.
Ama euskara ez dago horrelako opariak egiteko eta bere izen jatorrak hola eta hola baztertzeko.
Izenak aldatzen hasita, badago aurreragoko lanik izen jatorrak galtzen hasi gabe. Ondo dago Villasante omendu nahi izatea, baina… Zaindu maite duzun hori, Euskaltzaindia.
P.D.: Halaxe galdu zen Zabalaga baserriaren izena ere, zertarako eta Txillida Leku jartzeko.
Zuzendariari
'Tolare'-ren alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu