Zuzendariari

Toqueroren inguruko zeraz

Carlos Gangoiti
2012ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Gaizka Toqueroren inguruko bloga/twiterra irakurtzen ari nintzela, arabarraren inguruko euforia eta animoen muga lauso eta irristakorrez hausnartzera eraman naute. Izan ere, atal horretan aipatzen den legez (ez dezala egileak bederen kritika era pertsonalean har, ez baita horrela, zerbait orokorragoa baizik), Toqueroren rola zelaigunean revulsivo deportivo baino gehiago revulsivo emocional izaten omen da. Edo Espainiako kate batek zioen gisara, «no es un jugador vistoso pero el publico lo adora», ari, ari, ari Toquero lehendakari oihu famatu hari erreferentzia eginez.

Gauza beraz, Toquerorenganako zaletasun itsu horren marraren alde positiboa eta ez hain positiboa aztertzea litzateke. Esanahi dena zera da, eta adibide bat jartze aldera, zenbatetan egin izan dugu irri, eta neronek barne, Toquerok erremateren bat gaizki egindakoan?, edo paseren bat huts egindakoan?... Beste jokalariren batek horrelako hutsak egingo balitu, hainbesteko grazia egingo liguke? Horregatik aipatzen nuen gasteiztarraren ingurumarian biltzen den euforiaren marraren izaera lausoa, sarritan ez dugulako neurtzen errespetua non hasi eta non bukatzen den. Toquero ez dago Athleticen kasualitatez, ez da soilik bere jokoaren intentsititatea eta sufritzeko gaitasuna, baita maila teknikoa ere, Malagaren aurkako gola horren lekuko, edota bi hankekin baloia jotzeko duen ahala oso gutxik dute. Badakit zaleok ez dugula Gaizka intentzio txarrez animatzen, baina askotan minik handienak nahi gabe ematen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.