Zuzendariari
Trinkotzeari baietz
Leire Narbaiza Arizmendik Gerizpean (2012-VIII-26) idatzitakoak eguzkira atera du euskaldunok daukagun arazo handienetako bat. Baina auzia ez da Ipar-Hegoa banaketan gelditzen. Abertzale diren asko baskoen eta nafarren arteko anaitasunak baino areriotasun gehiago aurkitzeko kapazak dira. Eta zer esanik ez geure EAEko probintzialismoaz. Hauteskundeetako emaitzen arabera irudikatzen ei dugu Euskal Herriko sinpatien mapa. Artikulu hori irakurtzeak aspalditik dudan asmo bitxi bat gauzatzera animatu nau. Gustatuko litzaidake ni bezalako erdal giroko hiritar euskaldunekin postazko korrespondentzia izatea, edozein kolektibotik aparte, antzeko hiritarren arteko modu indibidualean iritziak elkarbanatzeko. Nor dago mugaz bestaldera pasatzeko prest? Adi egunkari honetan argitaratzen den Iragarki Laburrak sailari eta kontaktuan jarriko gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu