Zuzendariari

Turismoa Euskal Herrian

Joseba Etxebe.
Lizarrako AEK-ko ikaslea.
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Laster oporretan egongo gara. Neguko oporrak izango dira, bai, hotzagoak eta motzagoak. Baina egun hauetan Euskal Herria ezagut dezakegu, besteak beste, beharrezkoa eta interesgarria delako. Zergatik aukeratu behar dugu Euskal Herria turismoa egiteko? Ezagutzeko, noski; gure herria delako eta gainera oso polita eta interesgarria delako.

Eta hurbil dago, ezta?Horregatik, bidaia motza izango da. Nahiz eta egun gutxi eduki, gure euskara erabil dezakegu, eta, batez ere, sukaldaritza eta bestelako plazerak (oporretan badakizue!)dasta ditzakegu.

Bidaia guztietan bezala, eguraldia eta prezioak kontuan hartuko ditugu. Opor merkeak izango dira, baina leku batzuetan, kontuz!!! Eta euskaraz hitz egiteaz, ba, beno, zorte on euskara batuarekin!! Ez da izango erraza Euskal Herria ezagutzea baina bidaia honek merezi du. Saio txiki bat izan da, eta, bederen, gure herrira hurbildu gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.