Asteburuan mendian nenbilela morroi bat txakurrari euskaraz zebilkiola jabetu, eta honako gogoeta hauek datozkit burura. Euskara eta eternitatearen arteko hitzarmena baserrietako horma irmoen artean sinatu zen, aspaldi. Urteak aurrera joan eta hirietan galdu ahala, umeek eta txakurrek, lagun leialek, ezta ere, ez diote sekula uko egin. Horiek dira euskarak, erdal mundupean, bere bakardadean, izan dituen hiru euskarriak. Badugu beraz baliabide horiei zer eskertu. Pairatu ditu gure hizkuntzak asmo txarreko hainbat eraso horren inguruan, baina jakin badakit ume, baserri eta txakurraren sinbologia nabarmena dela. Batak zein besteak ez dute gezurrik ulertzen. Akaso, giro jator eta sano horretan lasai bizi izan delako maite ditu euskarak.
Egun Euskaltzaindia, ikastolak, euskaltegiak, irratiak, egunkariak eta beste hainbat asmo dira euskararen gizarte korapilatsu honetako babes-sare. Ekimen franko, eki eta ilargi arteko egunetan, jo eta ke lanean. «Nolako zura, halako ezpala», dio esaera zaharrak. Erdaldunak euskalduntzen aritzea alferrik beraz askotan. Ez beste hainbatetan. Etorkizunean, hiru oinarri horiek ondoan izango ditugu. Zera proposatzen dizuet: ekin tinko euskaraz mintzatzeari, Jaurlaritzaren «pixka bat es mucho» «un poco asko da» bilaka dadin.
ZUZENKETA: Atzoko zenbakiko 7. orrialdean, beheko argazkiko oina oker dago: Alfredo Perez Rubalcabarekin batera ageri den pertsona ez da François Hollande, baizik eta haren bozeramaile Manuel Valls.
Zuzendariari
'Un poco' asko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu