Zuzendariari

UPNko hautagaitza Burgin

Aitziber Ganuza Quel, Silvia Calvo Petroch, Mikel Lacasia Garralda.
Burgiko herritar talde baten izenean.
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Horra hor gure harridura, prentsaren bidez jakin genuenean UPNk udal eta foru hauteskundeetara kanpotarrez osaturiko hautagaitza aurkeztu zuela; are gehiago jakin genuenean kandidatura horretako bi pertsona hauteskunde hauetako lehenengo fasean, maiatzaren 22an, Lesakan ere aurkeztu zirela eta hori irregularra dela.

Izan ere, argi gelditzen da haientzat gure herria beste edozein bezalako herri bat dela, eta gure herriarekin izan ditzaketen interes ilunek susmo txarrak eragiten dizkigute.

Pertsona orok bere ideiak defendatu eta jarduera politikoan parte har dezakeela ulertzen eta babesten dugu, baina baita ordezkatu nahi dutenekin egunerokotasunean enpatizatu beharra dagoela ere.

Geure biziak eta ilusioak egun batetik bestera salgai daudela sentitzen dugu halako hautagaitzak ikusita. Herritarrok eta gu arduratzen, pozten eta biltzen gaituzten gaiak ezagutzen ez dituzten batzuen esku gera daiteke herria.

Gure biziek interes politiko hutsek baino gehiago balio dute. Uste dugu udalean ordezkatuko gaituzten pertsonek, gutariko bakoitzaren idealekin ados egon alaez egon, gure herria eta herritarrak ezagutu behar dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.