Zuzendariari

Ur arreak, ur garbiak

Abanto-Zierbena.
2011ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
Joan Mari Irigoienek aipatu zuen behin ipurdiarekin idazten dela, argi uzteko lan bereziki zaila egiten duela liburu bat kaleratzeko, hainbat ordu egunero sartu ondoren aulkiari lotuta. Beti bezala lan interesgarri honetan nabaritzen da idazle honek ofizioa duela. Aukera honetan desagertu den alegiazko herria da protagonista. Itoiz izan zitekeen herri ezabatu hori baina Urgain da Joan Marik asmatuta fikzioan desagertu zena. Familia osoak aurkezten dizkigu. Beti azpimarratu du herritar arruntek duten adimen naturala nahiz eta ikasketak ez izan. Heriotzak bere lekua dauka ezinbestean bere lanetan. Islatzen da giro politikoa garai hartan, gerra zibilean, oso ondo deskribatzen du bakoitzak zeukan aukera. Eliza eta bere jarduera ere ondo aztertzen du. Idazle oso gazte beteranoa, kritikoa eta sortzaile ona, adarra jotzeko prest dagoena irria sortu arte. Ideia aurrerakoiak proposatzen ditu ironia fin batekin. Beti duen estilo bereziarekin. Absurdora eramaten gaitu, eta azpimarratzen du bizitzaren aurrean duen ikuspuntua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.