Kaixo Manu! Lehenik eta, BERRIA maitagarria irakurtzen duzu. Gora gu! Bigarrenik, horrela diozu: «Irakurri dut Erlantz Urtasunen azkenartikulua, baina oraindikez daukat argi zein den bere asmoa». Zuzen zaude,barka, ez duzu ene gogoeta ulertu.
Izan ere, «ezkerra», «nazio eraikuntza», boz zenbaketa, Aralar alderdiaren auziaeta nik eman behar omen nukeen balizko «laguntza» arloetan agertzen duzunikuspegian hori islatzenbaita.
Haatik, zuk zeuk onartzen duzu «jaitsiera» gertatu dela. Pozten naiz. Publikoki lehena izan ei naiz. Eta zu, bigarrena. Ea bertze norbait animatzen den...
Bada, zorionez edo zoritxarrez, zurea irakurtzerakoan iritzi artikuluaren asmobat bete dudala hausnartu dut, hots, «gure» artean gauza hauetaz aske aritzea zein mugaturik dagoen eta jende anitz, gero eta jende gehiago ziurrenik, batzueiulertezin zaizuen bertze mundu batean bizi garela erakutsi.
Ah! Eta nik ez nuen idatzi «Gipuzkoa Nafarroan integratzeko eskaera».Hori ezinezkoa da, berez Gipuzkoa Nafarroa baita.Nik «Nafarroa Garaia» idatzi nuen. Dena den, bide batez, euskal aberria Nafarroa da, ez Baskongadak. Telesforok errana.
Ene idazkiaren mamiaz ez zara jabetu: «Ausartuko?». Hor dago koxka: Ausartuko gara? Besarkada, Manu, eta agur beroa jaso!
Zuzendariari
Uriberendako hitzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu