Zuzendariari
Urrestiri elkartasuna
Igor Urrestiren atxiloketa dela-eta besarkada bero bat bidali nahi diegu bai berar eta haren etxekoei. Ezinegona adierazi nahi dugu, atxilotu eta segituan inkomunikazio-egoera ezarri zitzaiolako eta inkomunikazioa berehala kentzea eskatzen dugu. Igor ezagutzen dugunok badakigu zelako langile fina den, zelako pertsona argia eta umoretsua den, lagunen laguna. Bestalde, komunikabideei eskatu nahi diegu topikoetatik alde egiteko. Izan ere, dokumentuak eta material informatikoa aurkitu dela esatea... ez ote da iturri bakar baten bertsioa zabaltzea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu