Zuzendariari

Urriaren 11n jai Bizkaian

Laukiz.
2011ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Aurten ospatu da, lehen aldiz, Euskadiren eguna, urriaren 25ean. Urteak dira izan dela ospakizun horretarako asmoa alderdi politiko jakin batzuen aldetik, baina ez, ordea, beste batzuen aldetik. Gauza nabaria da jai honek ez duela inolako zentzurik herritar askorentzat.

Esandakoaren azalpena dugu Euskadi denaren errealitateaz eta, batez ere, burujabetzarako bidean dituen ahalmenez, herritarren iritzien arteko batasunik eza. Berez, bidezkoa da. Bizkaitarren kasuan badago, urrian bertan, jai izateko beste aukera ezin hobe bat: urriaren 11. Izan ere, egun horretan ospatzen da Bizkaiko Patroia den Begoñako Amatxuren jaia, horren lekuko dugula Begoñako basilikaren inguruan urterik urte biltzen den jendetza. Eta jendetza horrek, beste herritar askorekin batera, bai ospatzen duela jai hori, ofiziala ez den arren. Herritarren artean batasunik sortu ez eta ekarpen praktikorik ez duen jai baten aurrean, bizkaitarrok, bere magalpean hartzen gaituen Amatxuren jaia ospatzeko aukera dugu. Horrek bai lekarkigukeela guztioi bakea eta poza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.