Zuzendariari
Utz ezazu, Patxi
Hainbeste desiratzen zenuten Ajuria Enean sartu zineten azkenean. Akaso, bertatik denon bizitza kontrolatu eta euskaldunon borondatea makurtuko zenutelakoan. Segituan, ordea, euskarari bota zenioten begizkoa: euskaltegiei, tokiko prentsari, Osakidetzari, Aholku Batzordeari (portzierto, non daude?). Etengabeko esku-sartze eta azpikerien zerrenda amaiezina da. Jakina, betiere «euskararen onerako». Agian sekulako pagotxa espero zenuten. Orain, ordea, kontuak ez dira ateratzen. Ez omen duzue dirurik.ETBren aurrean imajinatzen zaitut, Marx anaien filma ikusten. «Más madera» oihukatzen du Groutxok, «más dinero» eska dezaten zure morroiei agintzen. Utz ezazu Ajuria Enea, Patxi, berandu baino lehen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu