Orain arte hezkuntza arloa ederto zegoen. Nazioarteko ebaluaketa guztietan, Finlandiarekin batera,goi mailan, lehia estuan. Ederki kostata, denen arreta eta miresmena bereganatu dugu eta nazioarteko iparrorratz bilakatu gara.
Baina hori gutxi da Wert jaunarentzat. Orain arteko egoera miragarri horri behar duen azken bultzada eman nahian, asmo handiko neurri berriak jarriko ditu martxan.
Erabaki ezin hobeak hartuko ditu, gure egoera ezin hobea bermatzeko eta luzatzeko giltza izango direnak, hots, Bigarren Hezkuntzako ratioa 35 ikaslekoa izatea eta irakasle bakoitzeko klase orduek 20ko mugan izatea gutxieneko.
Bejondeizula, Wert jauna!
Zuzendariari
Wert jaunaren giltzapean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu