Zuzendariari

Xalbador-Lete

Joxe Mari Iriondo
Euskaltzaindia eta Deiadarra elkartea.
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Aurtengo Xalbadorren eguna 2011, Fernando Aire Xalbador eta Xabier Lete gogoratuz egingo da Urepelen, urriaren 8an eta 9an.

Eta zergatik Xabier Lete?, galdetu du norbaitek.

Erantzuna erraza da: 1966an emandako lehenengo kantaldietan hasi zen Xabier Lete 1965eko bertsolari txapelketako azkenengo jaialdian emazte hilaren soinekoari Xalbadorrek kantatu zizkion bi bertsoak bere kantutegian sartzen. Eta gero ere ez zuen baztertu nahi izan Urepeleko artzainaren ekarpen ederra bertsolariak gai hartuta eman zituen saioetan eta bertsolarien antologia osatu zuenean. Erdi bertsolaria, bertsozalea eta Xalbadorren miresle haundia zen Oiartzungo poeta-bertsolaria.

Eta bataren heriotzako 35. urteurrena eta bestearen urtebetzea laster bait dator, biak batera goraldu nahi lituzke Deiadarra taldeak egun horietan.

Larunbat arratsean hasiko da ospakizuna, Benito Lertxundiren kantaldi eder batekin; eta igandean jarraituko, mendi-ibilaldia, meza, bideo-emanaldia, herri kirolak, dantzaldia, herri bazkaria, bertso saioa eta abarrekin.

Lagunarteko bazkarian izenak emateko epea zabalik dago asteburu honetara arte, eta eskertu genioke Urepelera joatekotan denari abisa dezala urriaren 2a baino lehen telefono hontara dei eginez: 0033624332995, denon artean euskal giro bete-betean egun eder bat ospa dezagun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.