Zuzendariari

XIV Orduak ibilaldia dela eta, barkamena

Jon Ormazabal.
Aralarko adiskideak.
2012ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Egin du berea XIV Orduak ibilaldiaren 15. aldiak. Zorionik beroenak parte hartu duzuen guztioi, eta eskerrik zintzoena modu batera edo bestera lagundu diguzuen guztioi. Zuek denok egiten duzue ibilaldi hau berezi.

Antolatzaileok ere egin dugu ahalegina gauzak ahalik eta txukunen egiteko, baina, egia esan, ez da lan erraza. Aurten aldaketa batzuk egiten saiatu gara. Mendira beharrezkoa gainean eramateko filosofia indartze aldera, jaki batzuk kendu ditugu anoa guneetan, eta horrek hainbat gorabehera sortu ditu. Jakinarazi genuen martxari buruzko liburuxkan aurten janari gutxiago izango zela, eta zehaztu genuen zer jaki izango zen anoa gune bakoitzean. Saiatu gara eginahalean horren berri komunikabideetan ematen, baina bistan da ez dugula guztiz asmatu. Alde horretatik, barkamena eskatu beharrean gara. Garbi dago hutsegiteren bat izan dela. Ura, laranja, tomate eta ogitartekoen kopuruak duela lau urteko proportzioan kalkulatu ditugu, aurreko urteetan sobera izan zirela kontuan hartuta, baina aurtengoan jaki batzuk kendu ditugunez, besteetatik gehiago hartu du jendeak. Eta, ondorioz, zenbait anoa gunetan, arazoak izan dira, eta azkenekoak, behar gehien zutenak, jaki batzuk gabe edo batere gabe geratu dira. Hortik etorri dira haserreak, errietak eta laguntzaileen inpotentzia eta nahigabea. Zinez diogu, zuek adina sentitzen dugu guk. Ikasteko balioko al digu aurtengoak. Zer bide, zer filosofia hartu… badugu denbora hausnartzeko. XIV Orduak ibilaldiak berezi izaten jarrai dezan nondik nora jo gogoeta egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.