Ez da harritzekoa larunbat gauean Zarautzen gertatu zena. Norbaitek pentsa dezake ezetz, ertzainak pasatu egin direla, baina (beste) behin bakarrik. Jendearen sumindura ikusita, ordea, askok argi eta garbi genuen bakarra ez ezik ohiko jarrera zela.
Ertzaintza Los hombres de Harrelson bezala aritu zen lehendabizi Zumaian eta gero Zarautzen. Inguruan zituzten guztiak jipoituz, gauean ondo pasatzen lasai-lasai geunden denak susmagarritzat hartuz eta jendea bila ez zihoazen arrazoiengatik atxilotuz. Drogena, azken batean, gau batez barra libre izateko aitzakia bat besterik ez zen.
Ertzaintza urrun dago bete beharko lukeen arduretatik. Iñigo Cabacas hil izana gutxi ez, eta orain gauez justizia egitera ateratzen da, jendea izutuz eta egurra emanez.
Baina larriena izan da ikustea, Ertzaintzak ze jarrera duen ikusita ere, aurreko batean Bilduk Ertzaintzaren jokabidea aldatu behar zuela aztertzeko mozioa sartu zuenean ez PNVk eta ez Aralarrek ere ez zutela babestu. Suposatzen dut biek ala biek babestuko dutela beraz larunbateko jarrera, euren isiltasunarekin.
PNVrentzat, Ertzaintzaren larunbat gaueko jarrera normala da. Beti babestu baitu Ertzaintza eta beti babestuko. Bai Kukutzan, bai Cabacas hil zuenean, eta zergatik ez, baita zarauztarrak jipoitu, izutu eta atxilotzen dituztenean ere.
Egun ona izan zen larunbatekoa, PNVren estilora, Ertzaintzaren izen ona hobetzeko.
Zuzendariari
Zarautzen Ertzaintzak izandako jarreraz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu