Zuzendariari

Zenbait jatetxeren maila eta euskara

Pasai San Pedro.
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Nekez aurkituko duzu akatsen bat gaztelaniazko iragarki batean; askoz ohikoagoa da euskarazkoetan bat edo beste topatzea. Azter ditzagun Zuberoa jatetxeak Gipuzkoan eskela gehien argitaratzen dituen egunkarian jarritako iragarkiak.

Iaz: «Oporrak amaitu ondoren gaur asteazkena irekitzen dugu».

Aurten: «Oporrak amaitu ondoren bihar asteazkenean irekitzen dugu».

Ez da Zuberoa, euskarazko iragarki akatsdunak jartzen dituen jatetxe bakarra; azter dezagun Donostiako Aldanondo jatetxekoek egunkari berean argitaratutako iragarkia:

«Bihar gauean irekitzen degu opor ondoren».

Jatetxeak sailkatuko bagenitu gure hizkuntzari ematen dioten tratuaren arabera, asko bikaintasunetik urruti leudeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.