La Perla Talasoterapia
Bina sarrera hiru lagunentzat
Kontxako badiaren inguru zoragarrian dago La Perla Talaso-Sport Zentroa, hiriko talasoterapia zentrorik onena Europa osoan. La Perlan itsasoko onurak eta sasoian jartzeko programak bateratzen ditugu. Itsasoaren uraz baliatzen da, erlaxazio terapia eta suspertze fisikorako programarik onenak eskaintzeko.
Nekatur - Euskadiko landa ostatuen elkartea
Bi lagunentzako egonaldia eta gosaria
Gozatu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza turismoaz eta landetxeez! Nekazaritza turismoaren eta landetxeen elkartea
Tel.: 943-32 70 90 Nekatur.net
Antsotegi Hotela
Bi lagunentzako egonaldia eta gosaria
Antsotegi xarma handiko hotel bat da. Hamabost gela eder-eder ditu, denak ezberdinak eta errespetu osoz eraikinaren jatorrizko egiturara egokituak. Erdi Aroan, eraikin hori burdinola bat izan zen, eta XIX. mendearen hasieran itxi zuten. Hortxe dagoen errota txikia jardunean egon zen 50eko hamarkadara arte.
Areatzako Bainuetxe Hotela
Bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua
Areatza Bainuetxea Gorbeiako Parke Naturalaren magalean dago, eta leku ezin hobea da Euskal Herria ezagutu nahi duen bidaiariarentzat, paraje guztiz naturala aurkitu nahi duenarentzat, mendizale, ibiltari, kirolari eta mikologiazaleentzat.
Zelai Hotel Tarasoterapia
Bi lagunentzako gosaria eta talasoterapia zirkuitua
Bi lagunentzako zirkuitu termala eta gosari osasuntsua itsasora bistekin barruko jangelan edo kanpoko terrazan. Urteko edozein sasoitan gozatu daiteke sariaz baina beti ere, aurrez erreserba eginda.
Zugan
Aurpegiko garbiketa eta INDIBA saio bat
Konfiantzazko laser eta edertasun zentroa da ZUGAN, eta Beasainen eta Tolosan dago. Profesional aditu eta arituak ditu laser depilazioan eta aurpegiko eta gorputzeko tratamenduetan. Tratamendurik eraginkorrenak lortzeko, gertuko aholkularitza ematen da. Informazio gehiagorako, bisita ezazu ‘www.zuganlaser.eus’ webgunea.
Arima Hotela
Bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua
Arima Hoteleko Wellness gunea ingurune natural batean dagoen ongizaterako oasi bat da. Kirola egiteko, erlaxatzeko eta zaintzeko behar duzun guztia duen toki ikusgarria da.
www. arimahotel.com
instagram.com/arimahotel/
facebook.com/ArimaHotel/
youtube.com/@arimahotelspa
Elorsoro udal kiroldegia
Bi lagunentzako talasoterapia zirkuitua
Elorsoro Kiroldegiko spa zirkuitu termoludikoan askotariko eskaintza aurkituko duzu. Aiako Harriko bista txundigarriekin giharrak lasaitzeko, eta zirkulazioa estimulatzen laguntzeko hidromasajedun igerilekuak, pedilubioak, zirimria, saunak eta hammamak aurkituko dituzu besteak beste bertan.
Villa Antilla Hotela & Talaso
Bi lagunentako talasoterapia zirkuitua eta dastatzeko menua
Murgil zaitez sentipen berezietan burbuilen eta ur zurrusten artean. Ibilaldi termala ohe eta hidromasajerako besaulkiz, jacuzziz eta gorputzaren maila ezberdinetarako urpeko txorrotez hornituriko itsasoko urezko igerileku girotuetan. Sauna, lurrun bainua eta oin bainua. Esperientzia bakarra.
Igartubeiti Baserri museoa
Bi sarrera pertsona batentzat
Igartubeiti baserriak beste edozeinek baino hobeki islatzen du euskal baserriaren Urrezko Aroa esan diezaiokeguna. Baserria XVII. mendearen hasieran (1630), bere garairik gorenean, zabaldu eta eraberritu egin zen, bizimodu eta lan mota berrietara egokitzeko.
Parte hartzeko epea amaitu da IRABAZLEAK IKUSI
Mendizabal Usabiaga, Jon (Donostia)
Saridunak bi sarrera izango ditu leihatilan. Joan aurretik, deitu museora:
Igartubeiti baserria
Ezkio-Itsaso
Tel.: 943-72 29 78