Doinua: Eguzkiak urtzen du goian
Laurogeiko hamarkadan hemen
hasi zena tipi-tapa
Tutera, Maule, Hendaia, Bilbo,
Gasteiz, Orio, Lesaka...
Permanentedun ile kizkurra,
neoi koloreko jaka,
bizar luzea, "6 zilindrosa",
ta Amurizaren kanta
Orain biloba lepo gainean
jarraitzen dute trostaka
oztopo guztiak gaindituta
konkistatu zuten mapa
urterik urte denok batera
zain noiz iritsiko data,
ilusioa ez da agortzen
hasierako bera da ta








