Doinua: Lumak ezin nindezakeen
Gasteizera heldu zaigu Trebiñutik etorrita.
Nahiz urtean zehar egon gaztelera ezarrita,
gaur euskarak bete ditu hiriko hainbat karrika, bihar jarraitu dezagun orroka eta harrika! Nahiz inportanteak diren gogoa eta irrika,
nondik abiatzen gara, zer nahi dugu aldarrika? Eta zein norabidetan egin nahi dugu korrika?








