Astelehenean 'Resentimiento' hasiko dira filmatzen, euskaraz eta gaztelaniaz
Erakundeek telefilmetarako ematen dituzten dirulaguntzak direla-eta, ETBk zazpi telefilm ekoitziko ditu. Horietako bat datorren astelehenean hasiko dira filmatzen Bizkaiko herri batean: Resentimiento. Aldi berean euskaraz eta gaztelaniaz grabatuko dute, eszena bakoitza bi aldiz bi hizkuntzetan eginez. «Esperimentu interesgarria izango da», iragarri du Julian Pavon ETBko ordezkariak. Thriller generoko telefilm bat izango da, historiako gertaerekin zerikusirik ez duena. Zuzendaria Javier Rebollo (Madril, 1969) izango da. Beste telefilmen artean denetarik dago: Mario Onaindiari buruzko lan bat, Sabino Aranari buruzko beste bat, Lazarillo de Tormes animaziozko zinta, 1936ko altxamendu militarraren aurreko hilabeteetan girotzen den lan bat eta Luna llena izenburuko thriller-a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu