EAk Alberto Surioren agerraldia eskatu du, Siroka taldearen «zentsura» dela-eta
EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, «joan den asteartean Siroka musika taldeak ETB1eko Arratsaldero saioan jasan zuen betoa dela-eta». EAko ordezkariaren arabera euskal presoek zigorrak Euskal Herrian betetzeko erreibindikatzea «legitimoa eta demokratikoa» da. «Horrenbestez, ez da inolaz ere onargarria ETBn elkarrizketa bat zentsuratzea, elkarrizketatuak dispersioaren aurkako txapa bat soinean izateagatik. No-doko garaien telebista baten kontua dela ematen du, telebista demokratiko batena baino», salatu du Agirrezabalak. LAB sindikatuak, era berean, gogor salatu du «ETBk adierazpen askatasunaren aurka dagoela erakutsi izana». Siroka taldeak jasotako betoa ez dela onargarria adierazi du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu