Goizetik hasita, Herrira plataformak gaurko antolatu dituen ekitaldi guztien jarraipen berezia egingo dute Berria.info-k eta Berria telebistak. Arratsaldean, zuzenean ikusgai izango da webgunean euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa. Saioa 16:30ean hasiko da.
Horrez gain, hainbat kazetari kalera aterako dira, eta Bilboko giroaren berri emango dute Berria.info-n: albisteak, bideoak, adierazpenak, argazkiak eta abar jasoko dituzte. Manifestazioko ibilbidearen mapa interaktibo bat ere izango da webgunean. Bestalde, Berrriketan.info sare sozialaren bitartez, bertatik bertara, uneoroko kontakizuna egingo dute BERRIAko sei kazetarik.