Josean Goñi. 'El conquistador del fin del mundo'-ko zuzendaria

«Otsailean Aconcaguara joango gara berriro»

urtzi urkizu
Donostia
2011ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Txema Montoyarekin batera, programaren hasieratik izan da zuzendaria Josean Goñi (Urnieta, Gipuzkoa, 1967).

Aurreko bi denboraldietan, El Conquistador-ek sekulako ikusle datuak izan ditu. Erantzukizun handia al da hori zuentzat?

Iaz, %25eko ikusle kuota izan zuen. Presioa sentitzen dugu, baina gu gustatzen zaiguna egiten ari gara. Jendea saioaren zain dago, baina gu ez gabiltza bakarrik ikusle datuei begira.

Korta eta Oiarzabal aurten ere azalduko dira, ezta?

Aurtengo berrikuntzetako bat da hiru talde egongo direla. Talde bat mutilena izango da, beste bat neskena eta hirugarrena mixtoa eta oso berezia. Baten kapitaina Korta izango da, bigarrenekoa Juanito eta hirugarrenekoa emakume bat. Igandean ikusiko da zein den emakume hori.

Julian Iantzi aurki Cuatron azalduko da Billete a Brasil-en. Jendea ez al da Iantzirekin nekatuko?

Zalantzak ditugu ea erreko den. Arriskua badago, baina Julianen pertsonaiak oraindik aguantatzen du. Erreferentzi bat da reality-etan, eta bidea badauka. Otsailean Aconcaguara joango gara berriro, formatoa egokituz.

Interneten jarraipen handia du saioak. Nola ikusten duzu fenomeno hori?

Aurten beste pauso bat eman da. Grabaketa osoan Eitb.com-eko kide bat egon da, eta kamera aurrean ikusten ez diren gauzak grabatu ditu. EITBren webgunean ikusiko dira. Gune berean, Gotzon Mantulizek joko bat aurkeztuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.