Txilibitu hotsa, egunsentian
Kantinera etxean jasota, abiatu da Jaizkibel konpainia Kale Nagusirantz. MAITE ASENSIO LOZANO
Uniforme aniztasuna Jaizkibelen
Aurten nahi duten konpainiaren uniformearekin desfilatzeko aukera dute, haien aldarri nagusia gogora ekartzeko, hau da, emakumeek edozein konpainiatan ateratzeko eskubidea dutela. MAITE ASENSIO LOZANO
Kale Nagusirantz, txalo artean
Atseden labur baten ondoren, arrankatu du Jaizkibelek goizeko desfilea, Nora Ferreira kapitainak gidatuta, eta txalo artean joan da Kale Nagusirantz. MAITE ASENSIO LOZANO
Aitzindariak, 30 urte geroago bai.
Gaur 30 urte bete dira 26 emakume alardean sartzen saiatu zirenetik, eta aitzindari haiei omenaldia egin diete: Kale Nagusia Jaizkibelen aurretik igo dute andre haietako batzuek, euren borroka aldarrikatzen duen pankarta batekin. Kalearen babesa jaso dute. MAITE ASENSIO LOZANO
Omenaldia, arma plazan
Zirrara handiko uneak Kale Nagusian eta Arma plazan: Jaizkibel konpainia osoa bildu da duela 30 urteko emakume aitzindarien albora. Irrintziak bota dituzte balkoi batetik, eta «Emakumeak alardean» aldarrialnhartu du plaza. Txaloak, besarkadak, malkoak... MAITE ASENSIO LOZANO
Kale Nagusian, behera
Egin du Jaizkibelek Kale Nagusian beherako bidea, kale osoa hartuta. MAITE ASENSIO LOZANO
Alarde baztertzaileko batzuen txaloak
Gernikako Arbolara bueltan, konpainia baztertzaileen arrastorik ez, baina badira alardeko gizon gutxi batzuk emakumeei babesa adierazten. MAITE ASENSIO LOZANO
«Atera hura zabaltzeagatik, milesker»
Duela 30 urteko aitzindarien omenez pankarta bat eskegi dute zubitik, 1996ko irailaren 8ko taldeko argazkiarekin. Irrintziak eta txaloak entzun dira Jaizkibel handik pasa denean. Oso emozionatuta pasa dira Jaizkibelekoak. MAITE ASENSIO LOZANO