Albistea entzun

Muguruzaren hilketaren urteurrena

Garai oso baterako bidaia, Josu Muguruzaren bidez

Etzi 25 urte hil zuten Josu Muguruza, tiroz. Hari buruzko 'Zohardia' dokumentalak 70 eta 80ko hamarkadako egoera politikoaren berri ematen du, HBko diputatu zenaren lagun eta kideen ahotsetatik.

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2014ko azaroak 18

Pertsona baten erretratua ez ezik, garai oso baten erretratua da Zohardia, etzi 25 urte GALek tiroz hil zuen Josu Muguruzari buruzko dokumentala. Euskal Herriaren hurbileko historiaren zati bat bizitzeko modua da. HBko diputatu zena ezagutu zutenen begietatik ematen du «Josu laguna, Josu politikoa, Josu kazetaria eta izan ez zen aita» ezagutzeko aukera, besteak beste; 70 eta 80ko hamarkadako Euskal Herri gorabeheratsua bizitzeko modua. «Altxor bat egin dute», esanez eman dizkie eskerrak Markel Andia eta Lander Iruin zuzendariei Ane Muguruzak, Josu hil ondoren jaiotako alabak. Elena Bartolome amari ere eman dizkio esker bereziak, «berriz ere garai hartako bizipenetara itzultzeak» urtea «zail» bihurtu dion arren, alabari berari zein belaunaldi berriei «altxorra» uzteko egin duen ahaleginagatik.

Muguruzak bikotekide izan zuen Bartolomeren kontakizunak harilkatzen dute Muguruzaren beraren zein bizimodu oso baten kontakizuna. Ezagutu zuten beste hamarnaka lagunen laguntzarekin ematen dute haren izaera, «indarra», «alaitasuna», «karisma» eta «argitasunaren» berri. Jaio zen Bilboko Errekalde auzoan mobilizatzen hasi zen urteetako istorio eta irudiek ondo erakusten dute kaleetan urte haietan zegoen grina eta indarra.

Erbestea, GAL, Aljer

Lagun batek pairatu zituzten atxiloketa eta torturengatik ihesi Ipar Euskal Herrian egin zituen urteen berri, beste errefuxiatu batzuen bidez ematen du filmak. GALek errefuxiatuen bizitzak nola baldintzatu —eta moztu— zituen erakusten du. Estradizioak. Kontrako protestak. Entregak. Espainiako eta Frantziako gobernuen elkarlanaren hasiera.

Huts egin zuten Aljerreko negoziazioen zioak Iñigo Iruin abokatuak emandako gakoen bidez irudikatzen dira. Kazetari gisara eta politikari gisa zituen bertuteak, Egin-eko zuzendaritzako kide zein HBko kideen bidez. Baita beste alderdietako politikarien begi urrunagoetatik ere.

Atzo iluntzean Bilboko Campos Eliseos Antzokian egin zen estreinaldian egon ziren, gainera, horietako asko eta asko. Bai Muguruzaren kide edo garaikide izan ziren politikari zein lagunak, bai belaunaldi berriagoetakoak. Adi jarraitu zuten emanaldia, esaterako, Itziar Aizpurua, Tasio Erkizia, Rufi Etxeberria zein Joseba Permach ezker abertzaleko buruzagiek; Iñaki Goioaga abokatu eta senatariak; Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Muguruzaren garaian Egin-eko zuzendaritzako kide zenak; Iñigo Iruin abokatu eta HBko diputatu izandakoak; eta Xabier Arzalluz zein Joseba Egibar EAJren lehen eta oraingo buruzagiak.

Pernando Barrenak emanaldiaren aurretik egindako adierazpenetan euskal herritarren «bide propioa» adosteko «prestutasun osoa» erakutsi zuen hedabideen aurrean, Sorturen izenean. «Estatu terrorismoak hildako biktima bati buruzko dokumentala ikustera gatoz. Lehen eta orain gauzak ez dira asko aldatu estatuaren aldetik: beti erabili ditu bide guztiak herri librea izan gaitezela eragozteko». Hartu beharreko «bidea» zein den, beraz, argi dagoela dio: «Kataluniak bezala gure bide propioa adostu behar dugu etorkizunari buruz».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Pirinioetako Bidea

Gure Esku: «Gure gailurra zortzimilakoa da»

Iosu Alberdi

Pirinioetako Bideak «herri gogoa hauspotu» duela uste du Gure Esku-k. Herritarrei dei egin diete erabakitzeko eskubidearen alde urratsak egitera.

Xavier Peytibi. / ©Maialen Andres, Foku

«Populismoak beti du gertatzen zaizun guztiaren erantzule bat»

Iñaut Matauko Rada

Ultraeskuinak zer komunikazio molde darabilen aztertu du Xavier Peytibi politologo eta aholkulariak, eta, hainbat ezaugarriren artean, patriotismoa nabarmendu du: «Haiek dira 'herria', baita herriaren defendatzaileak ere».

Marbore tontorrera iritsi berri, argiak kolokatzeko lanetan jarri ziren parte hartzaileak. ©MIKEL EGIBAR

Bide eder bat tontorrera

Iosu Alberdi

Gure Esku-k antolatutako egitasmoa bizitzeko moduak askotarikoak izan dira. Mendi garaiago edo txikiagoetara igo, lagunarteko giroa nabarmendu dute parte hartzaileek.

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak harrera egin zien Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez Gure Esku-ko bozeramaileei ekainaren 22an. ©E. P. / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...