Noiz sortua: 2014-11-20 11:24:36

FRANTZIAKO LURRALDE ERREFORMA

Estatua hamahiru eskualdetan biltzea onartu du Frantziako Asanbleak

Asteartean bozkatuko dute lege proposamen osoaz; orain lurralde erreformaren lehen artikulua onartu dute. Iparraldea Akitania, Limousin eta Poitou-Charentesek osatutako eskualdearen barnean izango da.

Lurralde Erreformari buruzko eztabaida Frantziako Asanblean, uztailean.
Lurralde Erreformari buruzko eztabaida Frantziako Asanblean, uztailean. / BERRIA

Berria -

2014ko azaroak 20

Uztailean bozkatu zuen lehen aldiz Frantziako Asanbleak estatua hamahiru eskualdetan banatzeko egitasmoa. Hirurogei bat zuzenketa aurkeztu zituzten proposatutako erreformaren aurka, baina ez dute horietako bat ere onartu. Hala, sei orduko eztabaidaren ostean, Lurralde Erreformaren lehen artikulua onartu du Asanbleak. Horrela geratuko da mapa:

Gaur egun, 22 eskualdetan banatua dute Frantziako Estatua, baina lehen artikulua onartuta, hamahiru izango ditu 2016tik aurrera. Frantziako Gobernuaren hasierako proposamena hamalautara pasatzea zen. Gobernuak Lurralde Erreforma horren bidez "eskualde indartsuak eta eskumen berretsiak" izatea du xede, eta bereziki aurrekontuetan ekonomiak egitea. Datorren asteartean bozkatuko dute lege egitasmo osoa.

5,8 milioi bat biztanleko eskualdean —Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan 285.000 lagun bizi dira— geratuko da, beraz, Ipar Euskal Herria. Izan ere, egungo hiru eskualdek bakarra osatuko dute: Akitaniaren parte da Iparraldea, eta Limousin eta Poitou-Charentesekin bat egingo du eskualde horrek.

Andre Vallini Lurralde Erreformarako Frantziako Estatu idazkariak nabarmendu du "ezein kartak" ez duela aho batez babesa jasoko, eta gaineratu du gobernuaren asmoa ez dela "tokiko identitateak iraintzea edo ezabatzea". Alsazia, Lorrena eta Champagne-Ardenne ere batuko dituztela-eta, Nicolas Sarkozyk agindu du UMP Frantziako Gobernura helduz gero aldatu egingo duela karta.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osasun langileak lanean, Gurutzetako ospitalean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Auzitegi Nagusiak dio Osakidetzak ez zuela babes baliabide nahikoa

Ainhoa Larretxea Agirre - Irati Urdalleta Lete

Osakidetzak «ontzat» jo du ebazpena, «ez dituelako aintzat hartu sindikatuen eskaera gehienak». ESK sindikatuak jarri zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa

Jendea Miamiko hondartza ondoan paseatzen, birusaren hedatzearengatik neurriak gogortu behar izan dituen AEBetako Florida estatuan. ©CRISTOBAL HERRERA / EFE

Urrundu da, baina ez desagertu

Gorka Berasategi Otamendi

AEBek eguneko kutsatzeen marka hautsi zuten ostegunean: 55.000 kasu baino gehiago. Afrikako Batasunaren esanetan, kontinenteak 48.800 milioi euro jasotzeari utzi dio COVID-19ak turismoan eragin duen krisia dela eta

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna