EBOLA IZURRITEA

Ebola izateko zantzurik gabe jarraitzen du Malin aritutako sendagile nafarrak

Atzo heldu zen Bamakotik Madrilera. Carlos III.a zentroan ospitaleratu dute. 

2014ko azaroaren 22a
12:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Medikuak 21 egun emango ditu erietxean, gaixotasuna garatzen duen behatzeko. Osasun zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez, ez diote egingo ebola duen ebazteko azterketarik, gaixotasuna garatu izanaren zantzurik ez badu.

Ebola duten eriak artatzen ari zen Bamakon, Maliko hiriburuan, Mugarik Gabeko Medikuen boluntario gisa. Injekzio bat jartzen ari zela bere burua ziztatu zuen, eta arrisku maila handiko pazientetzat jo dute. Gobernuz kanpoko erakundeak jakinarazi duenez, orratzak kutsatutako materialarekin izan zuen kontaktua, baina ez zuzenean kutsatutako pazienteen odolarekin.

Fernando Simon ebolaren krisiaren jarraipenerako Espainiako batzordearen bozeramaileak herenegun azaldu zuen sendagileak ez duela ebola izatearen zantzurik eta, beraz, ez dagoela beste inor kutsatzeko arriskurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.