Naziotasuna

Nazio marka Gipuzkoako seinaleetan

Aldundiak seinaleak jarriko ditu herrialdeko bederatzi lekutan, Udalbiltzarekin sinatutako akordio baten ondorioz.

Nazio marka jasotzen duen seinalea, A-15 autobidean, Iruñerako norabidean. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2014ko azaroaren 26a
13:24
Entzun

Mertxe Aizpurua hautetsien biltzarreko lehendakariak eta Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatuak eman dute akordioaren lehen aplikazioaren berri. Aizpuruak jakinarazi duenez, Euskal Herriko nortasun grafiko instituzionalaren eskuliburua-ren lehenengo hiru atalak argitaratu zituen Udalbiltzak ekainean, Euskal Herria aintzat hartzen duen nortasun grafiko bateratua udalei proposatuz, herri bakoitzeko irudi korporatiboarekin batera erabiltzeko.

Azken hilabeteetan, hainbat udalerri hasi dira nortasun grafiko berria erabiltzen. Nazio marka horren diseinuen jabetza Udalbiltza Partzuergoarena da, eta, horren harira, horiek erabili ahal izateko akordioa sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Ugarte diputatuak adierazi duenez, Udalbiltzako lana aldundiak egiten zuen lanarekin bat zetorrela ikusi zuten, alegia, bat zetorrela "Euskal Herriaren nazio egitura indartzeko, herrien arteko saretzea lortzeko, euskal herritartasuna  bultzatzeko eta nazioartean ezagutarazteko" helburuekin.

Guztira, bederatzi kartel jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere errepideetako beste horrenbeste lekutan. A-15 autobidean jarriak dituzte, eta N-1, AP-8 eta AP-1 errepideetan hurrengo egunetan jarriko dituzte. Seinaleek 4,9 x 5 metroko tamaina daukate, eta bakoitzak hiru leku "esanguratsu eta kasu askotan turistikoak" iragarriko ditu.

Ekimen honen kostuari dagokionez, hitzarmenak berak ez dakar erakundeen aldetik kostu ekonomikorik, aldundiak ez baitio Udalbiltzari ordainduko nazio marka erabiltzeagatik. Hala ere, aldundiak nazio marka horren zabalpenean lagundu nahi duenez, udalentzat 15.000 euroko diru laguntza bat ezarriko du 2015ean, udalek haien herrietan marka hori barnebiltzen duten bide seinaleak jar ditzaten. Bestetik, aldundiak 91.500 euro inbertituko ditu Gipuzkoako errepide nagusietan kartelak jartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.