Junquerasek (ERC) gaur emango du hitzaldia A-9aren osteko bide orriaz

2014ko abenduaren 2a
08:22
Entzun

Oriol Junqueras ERCko buruak gaur arratsaldean (19:30) hitz egingo du Artur Masek aurkeztutako bide orriaz eta berak duen proposamenaz. Masek aurkeztutakoa dezente hurbildu da Junquerasek azken hilabeteotan eskatu izan duenera; hura negoziatzeko prest agertu da, bide orria gehiago zehaztu eta "hobetu" daitekeelakoan.

Itxura du ERCk hauteskundeetara banatuta aurkeztea proposatuko duela lehenbizi, programa guztietan independentziarekiko konpromisoa adostuta. Zerrenda bakarrarekin, agenda sozialari dagozkion argudioak alderdi unionistek bereganatuko dituztela uste du ERCk —besteak beste, Podemosek eta PSCk gai horiekin egingo dutelako kanpaina—, eta horrek botoak galaraziko dizkien beldur da.

Masen planak aurrera egiteko eta gehiengo osoa lortuko duen zerrenda bat osatzeko, ezinbestekoa zaio ERCren babesa. Gaur egun parlamentuko bigarren indarra da, baina inkestek diote hurrengo bozetan nagusia izatera hel litekeela. Horregatik, Masekin lerratuta arrisku gehien hartuko lukeen alderdia ere bada; baina CDC ingurutik presio handia egiten ari zaizkio zerrenda elkarrekin osatzeko.

ANCk larunbatean argitu zuen bere jarrera: Masen proposamenari egoki deritzo, eta hautagaitza "transbertsal bat" nahi du bozetarako—otsailean izan daitezen nahi du—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.